XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apaiz gehienak gringozaleak ziren, egizu kontu burgesen eta goiburgesen semeen heziketa dagoela beren esku.

Panaman eskandalu bat dira ikastetxeak, egundoko eraikuntzak... Nikaraguan hala zen Somozarekin.

Migel Anjel Aldanak ateratzen du ondorioa:

- Abadeek arazo bat zeukaten: gringoek ez zuten halako txikizioren beharrik Noriega harrapatzeko, horregatik gringozaleek asmatu behar izan zuten Chorrillo eta San Miguelito auzoen erraustea noriegatarrek egin zutela.

Beraiek zibilizazioaren alde zeuden, eta noriegatarrak zituzten basati, ez gringoak.

Chorrillo izeneko auzoa zinkezko eta zurezko txabolek osatua zen, eta 15.000 biztanle zituen 1989ko abenduaren 20 hartan, %40 adingabekoak.

Gauerdiz, hainbat Cobra eta Apache helikopterok, hegazkinek eta gerraontziek bonbardatu eta metrailatu zuten auzoa.

Panamako Unibertsitateko sismografoak 447 eztanda jaso zituen inbasioaren lehendabiziko 12 orduetan, hau da, eztanda bat bi minutuko, eta gehienak Chorrillon.

Kalkulatzen da 4.000 bizileku suntsitu zirela.

Ur hodiak lehertu egin ziren, eta inbasoreek ez zieten suhiltzaileei sartzen utzi.

Suntsiketa honen arrazoia ezin argiago adierazten digu euskaldunoi Raul Leis idazle eta soziologoak:

Gernikan eguna zen eta baziren zazpi babesleku biztanleria zibilarentzat.

Chorrillon gaua zen eta ez zegoen babesleku bakar bat...

Gernika hiru egun geroago hartu zuten tropa frankistek, eta historia ofizialak dio ehun izan zirela hildakoak.

Udaleko datuek ordea 1.645 hildako eta 889 zauritu ematen dituzte, baina egia esan Francoren Gobernua sekulan ez zen arduratu kontua argitzeko edo gertatuari larria arintzeko.

Panaman esan da 100, 200 eta baita 600 ere izan zirela hildakoak, baina giza eskubideetako zenbait erakundek 4.000-5.000 bitarte jotzen dituzte hildakoak.

Oraindik ez da azterketa zinezko eta independiente bat egin inbasioak ekarri zituen bajei buruz.

Espainia gerra zibilean zegoen.

Tropa frankistek (nazifaxisten ardatzaren laguntzaz) ezin izan zuten Madril hartu,